Gertaera

Opakuako mendatean perretxikoak biltzen ari zela galdutako adingabea aurkitu dute

2006ko urriaren 20a
16:22
Entzun
Onik aurkitu du Ertzaintzak atzo Opakuako mendatean (Araba) parretxikoak bilatzen ari zela desagertu zen 15 urteko mutil gaztea. Santa Kurutze Kanpezuko gaztea sei laguneko taldearekin joan zen perretsiko bila.

Zortziak aldera eman zuten adingabearen desagerketaren berri Sos Deiak larrialdi zerbitzuetan. Bilaketa jarri zuten martxan ertzainek, Aldundiko zaindari batek eta galdutako gaztearen lagun eta senideek.

Goizaldeko ordubata aldera Opakuako gainean aurkitu zuten gaztea. Galdu zen lekutik bi kilometro eta erdira, gutxi gora-behera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.