Zigorrik handiena Tomas Insaustiri eta Mikel Pardori ezarri diete. Bakoitzari 11 urteko espetxe zigorra jarri diete, zazpi urte eta erdi "talde terroristarekin kolabortzeagatik", eta bi bider "helburu terroristadun kalteak" egitea leporatuta launa. Alegia, "kalte" bakoitzarengatik bi.
Arritokieta de Andres Urrutikoetxeari bakarrik leporatu diote "talde terroristako kide" izatea, eta 9 urteko espetxea ezarri diote.
Iñaki Ramos, Josu Lezama, Mikel Jauregi, Asier Bengoa, Unai Redin, Asier Ortiz de Ginea eta Aiala Manriqueri 7 urte eta sei hilabeteko espetxea ezarri diete, talde terroristari laguntza ematea egotzita.
Peru Aranbururi, Unai Dañobeitiari, Agurtzane Izarzari sei urteko zigorra ezarri diete, "talde terroristari laguntzeagatik".
Azkenik, bost lagun absolbitu egin dituzte. Honakoak: Iratxe Yañez, Unai Berrostegieta, Arkaitz Rodriguez, Aiora Epelde eta Ainara Calvo.
Aurreneko epaia
Operazio prebentiboen inguruan ematen den aurreneko epaia da honako da. 2003ko otsaila eta apirila bitartean egindako bi operaziotan atxilotu zituzten auzipetutako gehienak. Unai Berrostegieta 2005ean atxilotu zuten, euroagindu bat tarteko, Lapurdin.
Irailaren 7an hasi zen horien kontrako epaiketa, eta gaur atera da epairen autoa. Operazi prebentibo gehiagoren epaiketak ere egiteko daude.
Politika
Operazio prebentiboetan atxilotutako 13 laguni espetxe zigorra ezarri diete
Beste bost absolbitu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Sei eta 11 arteko espetxea ezarri diete zigortuei, talde armatuko kide izatea edo talde armatuari laguntza ematea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu