Honela antolatuko da EBZk gobernuen zorpetzea erosteko erabakia:
Kopurua. 60.000 milioi euro hilero 2016ko irailera arte, martxotik hasita, zor publikoa eta pribatua kontuan hartuta, eta luzatzeko aukerarekin.
Bonuak. Bi eta 30 urte arteko iraupena duten bonuak erosi ahalko ditu EBZk. Inbertsio gradua izan behar dute (BBB- maila, gutxienez).
Norena. Euroguneko herrialde bakoitzak bankuan duen kapitalaren arabera erosiko zaizkio bonuak. Esaterako, Alemaniak bankuko kapital horren %25 du, eta beste hainbeste zor erosiko da Alemaniatik.
Mugak. Asko jota, gobernu batek jaulkitako bonuen herena erosi ahalko du, eta jaulkipen bakoitzetik laurdena.
Arriskua. %80 banku zentralen esku, eta %20 partekatuta. Horretatik %8 bere gain hartuko du banku zentralak.