Oposizioak diru sarien auzia behin betiko argitzeko eskatu du

2013ko apirilaren 15a
13:51
Entzun

Juan Jose Lizarbe PSNko ordezkariak "errespetu eta babes osoa" azaldu dio kasua daraman epaileari. "Lan garrantzitsua eta interesgarria egiten ari da", esan du. Lizarberen ustetan, "inputatu guztiek lagundu egin beharko lukete egoera behin betiko argitzeko, eta inolako zalantzarik ez egoteko".

Bakartxo Ruiz Bilduko ordezkariak Miguel Sanzek ostiralean egindako deklarazioa izan du gogoan. "Ulertzen dugu 'ahaztu daitezela nitaz' esatea, badirudielako gauza asko ahaztu zaizkiola". Ruizen arabera, Sanzen adierazpenak "Nafarroako herritarren aurkako iraina" dira.

Aralar-NaBaiko Asun Fernandez de Garaialderen iritziz, kasua "amaierara arte konpondu" behar da, eta uste du Miguel Sanzen, Enrique Maiaren eta Alvaro Mirandaren inputazioak "zerbait garrantzitsuagoaren izebergaren punta" direla.

UPNko bozeramaile Carlos Garcia Adanerok "errespetua" agertu du epaileen erabakiekiko, eta gaineratu du "ezer gutxi gehiago" duela esateko CANeko diru sarien auziaz.

Enrique Martin de Marcos PPNko bozeramaileak epaileen erabakiekiko "konfiantza, babesa eta errespetua" azaldu du. Epaitegietako ikerketa "bizkorra" izatea nahi du, prozesua "eragin negatiboa" izaten ari delako Nafarroarentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.