Oposizioarentzat Maroto deslegitimaturik dago alkate izateko

2015eko martxoaren 5a
20:35
Entzun

Espainiako Kontu Auzitegiak hartu duen erabakiaren ondorioz, Gasteizko Udalean oposizioan dauden alderdi politikoentzat Javier Maroto deslegitimaturik dago Gasteizko alkate izateko. EAJko eledun Gorka Urtaranen esanetan, Marotok "traizio" egin dio hiriari, eta haren kudeatzaile lana orbaindurik dago. "Argi dago Gasteizko PP Madrilgo PPren berdina dela", adierazi du.

EH Bilduren alkategai Miren Larrionek esan du PP "hondamendia" dela Gasteizerako zein Arabarako. "Azpijokoen garaia" amaitu dela erantsi du.

PSE-EEko zinegotzi Marian Gutierrezen ustez, "oso kaltegarria" izan zen Alonsok eta Marotok kontratatu zuten alokairua. Eta gaineratu du kontratuarekin enpresari baten interes pribatuei egin zitzaiela mesede.

UPDren Arabako ahaldun nagusirako hautagai Niko Gutierrezen ustez, "iruzurren aitzakian eskubide sozialak moztu beharrean, kontzientzia azterketa" egin beharko luke PPk bere alderdiaren jarduerari buruz. 

Marotoren dimisio eskaera

Ustelkeriaren kontrako Adi elkarteak Javier Marotoren dimisioa eskatu du iluntzean Gasteizen antolatu duen protestan. Diru publikoa bidegabe erabiltzea egozten diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.