OSASUNA

Oposizioetan parte hartzen dutenek "bermeak" dituztela adierazi du Darponek

Gogorarazi du lau bakarrik direla geldiarazitako epaimahaiak, beste guztiek aurrera jarraitzen dutela normaltasun osoz.

Jon Darpon artxiboko irudi batean. FOKU
2018ko ekainaren 16a
09:21
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek adierazi du Osakidetzako oposizioetan parte hartzen dutenek "bermeak" dituztela "beren ezagutzak erakutsi" eta postuak lortzeko. Horrez gain, gogorarazi du 86 espezialitatetan egingo dituztela azterketak, eta horietatik lau bakarrik ari direla ikertzen.

Barakaldoko (Bizkaia) BECen egin ditu adierazpen horiek Osasun sailburuak. Bertan ari dira azterketak egiten, atzo hasi eta bihar arte. Lor daitezkeen postuak zelari, erizaintzako laguntzaile eta administrazioko laguntzaileenak dira.

3.335 postu eskaintzen dituzte guztira oposizio horietan; asteburu honetan egiten ari diren azterketak horien %60 lortzeko dira. Azterketek iraungo duten hiru egunetan, 73.297 pertsona pasatuko dira BECetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.