Orain arte, 3.500 BERRIAlagun pasa 'Ziztada' kanpainan

2012ko irailaren 24a
15:47
Entzun

BERRIA Taldearen Zure ziztada behar dugu kanpainak aurrera jarraitzen du, eta orain arte 3.500 BERRIAlagun pasatxo eta ia 450.000 euro lortu ditu. Urtean ehun euroko kuota ordaintzeko prest egongo diren bost mila lagun topatzea da helburua, "hurrengo urteak ziurtatzeko".

Arazo ekonomikoek bultzatuta, BERRIA iazko urte amaieran hasi zen diru ekarriak biltzen. "Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago dituen garaian ari dira behera egiten BERRIAko diru sarrerak", taldeak esan izan duenez. Nagusiki bi dira horren arrazoiak: hedabideetan izaten ari den eredu aldaketa —paperaren beherakada, sarearen gorakada baina diru sarrera txikiarekin— eta krisi ekonomikoa —erosle, diru laguntza eta publizitate gutxiago—.

BERRIA Taldeak larunbaterako lan saio batera deitu ditu komunitateko lagunak (Andoain, 10:00), etorkizuneko lan ildoez hitz egiteko.

Nola egin kanpainan diru ekarpena?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.