Gipuzkoako Foru Aldundiak 25. urtea bete du gaur. Ekitaldia egin dute ospatzeko, eta han orain arteko diputatu eta diputatu nagusi guztiak omendu dituzte. Diputazioan bertan egin dute ekitaldia, 12:00tan.
"Gipuzkoa 1979-2004" bideoa eman dute ekitaldian. Han, 25 urteotako Ahaldun Nagusi guztien lanaren errepasoa egin dute. Gero, Xabier Lete diputatu ohiak hartu du hitza, eta ondoren, Diputatu Nagusi bakoitzak intsignia bat jaso du: Xabier Aizarnaren alargun Itziar Rementeriak, Jose Antonia Ardanzak, Imanol Muruak, Eli Galdosek eta Roman Sudupek.
Ekitaldia amaitzeko oraingo Ahaldun Nagusi Joxe Joan Gonzalez Txabarrik hartu du hitza.Hark hasierako urrats "zailak" gogoratuz hasi du hitzaldia, eta historiaren errepasoa egin eta gero etorkizunera begiratu du. Etorkizuneko lerroak "bakea, askatasuna eta errespetuko elkarbizitza; lehialtasuna, iraunkortasuna eta gizarte kohesioa" direla esan du, eta "etorkizun digital eta elkartasunezkoa" nahi dutela. Horren adibide gisa jarri ditu Mirango Parke Teknologikoaren barruan eraikitzen ari den Batzar Nagusien egoitza berria; eta Aldundiak 1979ko apirilaren 27an lehenbizikoz bilera egin zuen aretoaren ekipamendu berria.
Gipuzkoako Diputazioaren 25. urteurrena
Orain arteko Ahaldun nagusi guztiak omendu dituzte Gipuzkoako Diputazioaren 25. urteurrenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu