Sanferminak

Orain arteko azkarrena

Victoriano del Rio ganadutegiko adardunek ziztu bizian egin dute entzierroko ibilbidea. Taldeko zezen beltz bat aurreratu egin da Mercaderes eta korrikalariak ekiteko imintzioak egin ditu behin eta berriro. Bihurgunean beste hiru anaiek hartu dute eta oso azkar egin dute bidea hainbat korrikalari hankapetuz. Zezen plazara bakarrik sartu dira eta atzetik beste bi anaiak eta joaldunak. Arazorik gabe plazako ukuiluan sartu dira. 

2011ko uztailaren 12a
19:09
Entzun

Orain arteko entzierrorik azkarrena egin dute Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek. Bi minutu eta hamasei segundotan iritsi dira zezen plazara.

Taldea joaldunak aurrean zituela atera da Gaseko eskortatik. Santo Domingoko aldapan zezen beltz batek aurrea hartu die eta korrikalariak ekiteko keinuak egin ditu behin eta berriro. Zezena bakarrik joan da Mercadereseko bihurguneraino. Han hesiaren aurka talka egin du eta beste hiru anaiek harrapatu dute. Laurok ziztu bizian jarraitu dute Estafeta gora arriskua eta izua eraginez lasterkarien artean.

Taldea asko luzatu da eta Telefonicara luze-luze eginda iritsi da, ziztu bizian. Kalejoian lasterkari franko erori da eta pilaketa egon da. Plazara aurretik lau zezen sartu dira eta atzetik beste bi zezen beltzak eta joaldunak. Arazorik gabe plazako ukuilura sartu dira.

Bi adarkatu egon dira, korrikalari bat Santo Domingo adarkatu dute, gerrian. Bigarrena berriz, Mercaderesen, adarra sartu diote eskuineko besoan. Beste bost lasterkari ere eraman dituzte erietxeetara kolpatuta.   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.