Sanferminak

Orain arteko entzierrorik garbiena izan da gaurkoa

Zazpi lagun eraman dituzte ospitalera, baina zauri larririk gabe. Bi minutu eta 40 segundo iraun du.

2007ko uztailaren 9a
12:17
Entzun
Gaurkoa izan da Iruñeko sanferminetako orain arteko entzierrorik garbiena, ez delako zauritu larririk izan. Aurreko bietan ez bezala, ez da adarkadarik gertatu. Garbi korritu dute Fuente Ymbro ganadutegiko zezenek. Zazpi lagun eraman dituzte Iruñeko ospitalerara, baina inor ez larri. Denera 60 lagun artatu dituzte.

Azkarra izan da entzierroa, festetako hirugarrena. Izan ere, bi minutu eta 40 iraun du.

Gaur, astelehena izanik, aurreko bi entzierroetan baino askoz jende gutxiago izan da ibilbidean.

Beste datu bat: gaurkoa bai, gaurkoa 8:00etan hasi da, larunbateko eta igandeko atzerapenik gabe.

Argazkian, zezen bat Telefonika parean. (Argazki Press)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.