Politika

Orain arteko jarrerak utzi eta aurrera begira jartzeko eskatu dio Zapaterori Goirizelaiak, Brouard eta Muguruzaren omenaldian

HBko bi buruzagiren hilketen urteurrenak bete dira gaur: 20 urte dira Santi Brouard hil zutela, eta 15 igaro dira, berriz, Josu Muguruza hil zutenetik. Hori dela eta, lore eskaintzak egin dizkiete bati zein besteari Bilbon; Errekalde plazan Muguruzari eta Ametzola parkean Brouardi. Ezker abertzaleko bi buruzagi horien helburu nagusietako bat bakea lortzea zela nabarmendu du Jone Goirizelaia SAko legebiltzarkideak, eta, ildo horretatik, eskaera zehatza egin dio Espainiako Gobernuari: bakea lortzeko bidean iraganeko dinamikak baztertu eta aurrera begira jartzeko.

2004ko azaroaren 20a
13:36
Entzun
Goirizelaiak azpimarratu du Frantziako eta Espainiako estatuen helburuetako bat ezker abertzalea suntsitzeal izan dela, eta xede horren baita kokatu ditu Brouarden zein Muguruzaren hilketak. Nolanahi ere, estatuek ez dutela asmo hori lortu eta etorkizunean ere ez dutela lortuko azpimarratu du.

Horregatik, iraganeko jarrerak baztertzeko deia egin dio Jose Luis Rodriguez Zapatero sozialistaren Espainiako Gobernuari. "Utzi gerra zikina, utzi torturak, utzi atxilokteak, eta goazen beste gauza batzuk, guztiz desberdinak, egitera. Demostratuta dago beste estatu batzuetan eta beste prozesu batzuetan, Irlandan eta Hego Afrikan, kasu, gauzak konpondu direla oinarri batekin: autodeterminazio eskubidearen oanrpenarekin. Hori da guk esaten duguna: bakea posible dela, baina autodeterminazio eskubidearekin lortu behar dela", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.