politika

Orain bizkartzainek nahi dute bildu Andoaingo alkatearekin, "kezka" dutelako

Haien ustez, Ane Karrerek PSEko eta PPko zinegotziekin lortutako akordioa ez da nahikoa, eta bizkartzainek udaletxe barruan egon beharko lukete.

2011ko uztailaren 1a
10:25
Entzun

Euskal Herriko Bizkartzainen Elkarteak zinegotzien segurtasunari buruzko "kezkak" agertzeko bilera eskatu dio Ane Karrere (Bildu) Andoaingo alkateari. Honek, ekainaren 11n kargua hartu ondoren, bizkartzainak udaletxean sartzea debekatu zuen, eta PSEko eta PPko zinegotziak erabakiaren aurka agertu ziren, euren "segurtasuna arriskuan" zegoelako. Alkateak erantzun zien segurtasuna udaltzainekin bermatua zegoela. Atzo akordioa lortu zuten Karrerek eta PSEko eta PPko hautetsiek: bizkartzain bat udaletxera sartuko da, udal talde horien bulegoa miatuko du, eta gero eraikin kanpoan itxarongo du. 

Bizkartzainen ustez, ordea, neurria "ez da nahikoa, zinegotziak ez direlako seguru egongo udaletxean daudela". Haiek diote hautetsi batzuek udaletxe barruan jaso izan dituztela erasoak, "baina eraso horiek ez dira gertatu izan bizkartzainak eraikin barruan armekin egondakoan". Ondorioz, "zentzuz" jokatzeko eskatu dute eta euren egitekoa ez "mugatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.