Euskobarometroa

Orain EAEn hauteskundeak egingo balira hirukoak ez luke gehiengo osoa izango

Gaur jakinarazi dituzte Eukobarometroaren emaitzak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hauteskundeak orain egingo balira EAJ-EA koalizioak irabaziko lituzke, galdeketaren arabera. Hala ere, eta EB-IUrekin berriz ere hirukoa osatuta ere, ez lukete gehiengo osoa lortuko. PSE-EE bigarren indarra izango litzateke, PPk behera egingo luke, eta Aralarrek lekua izango luke Legebiltzarrean. Batasunari buruz ez dute galdera egin.

2004ko uztailaren 16a
12:56
Entzun
Euskobarometroaren arabera, honela banatuko lirateke Eusko Jaurlaritzako 75 aulkiak:

-EAJ-EAk 33 (orain bezala).

-PSE-EEk 22 edo 23 (orain 13 dituzte).

-PP-UAk 14 edo 15 (orain 19 dituzte).

-EB-IUk 3 (orain bezala).

-Aralarrek 2 (orain ez du batere).

Batasuna ez du kontutan hartu Euskobarometroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.