Orain hamabost urteko hilketa batekin lotuta, atxilo
BILBO. Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, orain hamabost urte Pagasarri mendian izandako hilketa batekin zerikusia izatea egotzita. Bertan 24 urteko gazte bat hil zuten. Biktima Pagasarri bidean dagoen auto saltoki batera joan zen. Saltokiaren jabearen zain zegoela, ustez tresna sendo batekin garondoan jo eta hil egin zuten. Kasua artxibatuta zegoen froga faltagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu