ONDARROA

Oraindik luizi arriskua dagoela ohartarazi dute Kamiñaldeko bizilagunek

Etxera sartzeko aukera izan dute gaur, eta egonkortze lanekin jarraitzeko eskatu dute.

Kaltetutako bizilagun bat, gaur goizean. JUANAN RUIZ / ARP
2016ko irailaren 17a
20:02
Entzun

Ondarroako (Bizkaia) Kamiñaldeko bizilagunek ohartarazi dute oraindik luizi arriskua dagoela. Kaltetutako familien bozeramaile Aiert Etxanizek gaitzetsi du Bizkaiko Aldundiak mendi hegalaren arrisku maila apaldu izana, lanen arduradun den geologoaren irizpideen aurka. Etxanizen arabera, arriskua gutxitzeak lanak etetea ekarriko luke, obrak berriz ere esleitu beharko liratekeelako.

Aurreikuspenen arabera, 2017ko martxoan bueltatuko lirateke kaltetuak euren etxebizitzetara, baina esleipen berriak atzeratu egingo luke. Horrez gain, eguraldi txarrek etxebizitzak are gehiago kaltetuko dituela ohartarazi dute: «Ura eta lurra filtratzen ari dira etxeetan, euriaren ondorioz». Martxoaz geroztik daude euren etxebizitzetatik kanpo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.