Politika

Oraingoa "zehaztapen fasea" dela iritzi dio Permachek

Konponbide prozesu bat abian jartzea helburu hartuta, alderdien arteko "komunikazio bideak irekita" daudela agertu du Joseba Permach Batasuneko mahaikideak; areago, oraingoa "zehaztapen fasea" dela iritzi dio, "prozesua gidatzeko oinarri demokratikoak zehaztekoa". Ildo horretatik, Batasuna beste alderdiei oinarri horien zehaztea eskatzen ari dela adierazi du.

2006ko urtarrilaren 4a
11:34
Entzun
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Permachek oroitarazi du dagoeneko 55 eragilek Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu dutela, baina, era berean, oraindik hainbat alderdi eta eragile daudela akordio horretatik kanpo.

Kanpoan dauden alderdi eta eragile horiekin "prozesu demokratikoa ahalbidetuko dutenoinarri demokratikoak" lehenbailehen adostu behar direla nabarmendu du Permachek, eta Batasuna ahalegin horretan ari dela. Hain zuzen ere, alderdien arteko "komunikazio bideak" zabalik daudela nabarmendu du, eta komunikazio bide horiekin bidez"zehaztapen fasean" sartzeko eskaera egiten ari direla gainerako alderdiei.

"Lehenbailehen ados jarri behar duguprozesu demokratiko bat abian jartzekoezinbestekoak diren oinarri demokratikoen inguruan: erabakitzeko zein aldaketa egin behar diren, marko juridiko-politiko egokia zein den, eta horri guztiari buruzko galdeketa herritarrei nola egin", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.