Oraingoz 56 ardiri eragin die mingain urdinaren gaitzak, eta 33 hil egin dira

Gipuzkoako mugan dauden Nafarroako aziendak aztertzen hasi dira, mingain urdinik ageri den ikusteko.

2007ko azaroaren 6a
15:59
Entzun
Iragan urriaren 30ean Euskal Herrian mingain urdinaren gaitza atzeman zutenetik, eritasuna duten 56 ardi aurkitu dituzte, guztiak Gipuzkoan, eta 33 hil egin dira. Gonzalo Saez de Samaniego Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuak azaldu duenez, 21 baserritako aziendak daude susmopean, baina, hala ere, gaixotasunaren hedadura "murritza" dela nabarmendu du.

Era berean, lasaitasunerako deia egin die Nekazaritza sailburak herritarrei, eta gaitzak ez diela gizakiei eragiten azpimarratu du berriro.

Gipuzkoan, Oiartzun eta Errenteria inguruetan, agertu da oraingoz mingain urdinaren gaitza. Hori dela eta, eskualde horrekin mugan mugan diren Nafarroako abere etxaldeetan azterketak egiten hasi dira Nafarroako Gobernuko albaitariak, eritasunaren arrastorik baden ikusteko.

Oiartzun-Errenteria ingurutik 20 kilometroko erradioan dauden baserrietan egingo dituzte ikuskatzeak, Bortzirietako Bera, Lesaka, Igantzi eta Arantza herrietan, eta Goizueta eta Aranon. Guztira 500 bat baserritako abelgorri eta ardi aziendak ikuskatuko dituzte, 200.000 bat abelburu. Baserri horietako gehienak txikiak direla agertu dute Nafarroako Gobernuko iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.