Ordaina emateko «egiturak» behar direla dio Carmenak

2012ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak landu duen estatuaren indarkeriaren biktimen dekretuan ordaina emateko «egiturak» jasota egotea beharrezkoa dela uste du Manuela Carmena epaile ohiak.«Frankismoarenindarkeriaren aurka ekintza bortitzak egin ziren, eta inoiz ezin da legezkoa ez den indarkeria baten aurka legezkoak ez diren ekintzekin borrokatu. Horrela eginez gero, biktima horiei kalte-ordainak eman behar zaizkie, eta euren justizia aurrera ateratzeko borrokatu behar da», esan du Radio Euskadin. Hala ere, dekretuan soilik «sufrimendua eta mina» aztertuko dutela zehaztu du Carmenak: «Ezin dugu epaitu ekintza horien ustezko egileen jarrera, ez baikara erakunde judizial bat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.