Euskal Herriko Unibertsitatea

Ordainsari "duinak" eskatzeko greba egitera deitu dituzte irakasleak

Soldata osagarrien sistema euren gustoakoa ez delako eta errektoretzak negoziatzen jarrai dezala eskatzeko greba gehiago egitera deituko dituzte irakasleak datozen EHU Euskal Herriko Unbertsitateko sindikatuek. Gobernu Batzordeak gaur bilkura egin du Leioan eta batzarraren aurretik protesta egin dute EHUko sindikatuek Errektoretzaren aurrean.

2006ko maiatzaren 10a
13:18
Entzun
Hogei lagunetik gora bildu dira Errektoretzaren aurrean EHUko irakasle guztiak soldata duina izanda aldarria zabaltzeko. Eskari berdina egiten zuten afixak ere jarri dituzte Errektoretza ingurua.

Maiatzaren 15 eta 16rako egin dute sindikatuek greba deialdia. Gobernu Batzordearen bileraren ostean, prentsaurrekoa emango dute sindikatuek bilkuraren nondik norakoak azaltzeko eta greba deialdiari eusten dioten ala ez zehazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.