Politika

Ordezkaritza politiko guztiak egongo diren "negoziazio mahaia" sortzea proposatu du Elkarrik

Egungo egoera politikoa kudeatzeko "ordezkaritza politiko guztiak" egongo diren "negoziazio mahaia" osatzea proposatu du Elkarrik. Izan ere, beraiek "konponbide negoziatua" defendatzen dute, "aukera demokratikoa eta eraginkorra delako eta desadostasun politikoa konpontzeko gehiengoaren babesa duelako Euskadin eta Espainian". Eztabaida horretan "objetibitate eta arrazionaltasun ahalegina" eskatzen dute, eta bi lehentasun dituzte: "ETAren indarkeria etetea eta Batasunaren legalizazioa".

2005eko urtarrilaren 11
17:04
Entzun
Beraien proposamena alderdi politikoei, talde parlamentarioei, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari aurkeztuzko dietela jakinarazi dute.

Horretaz gain, mobilizazioak ere egingo dituztela jakinarazi du Elkarrik. Mobilizazio horiek nolakoak izango diren "egituraren barnean" aztertzen ari direla diote.

"Bi gehiengoen arteko desadostasuna"

Elkarriren iritzian, Eusko Legebiltzarrean Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena onartu zenetik honelakoa da egoera politikoa: "bi gehiengoen artekoa, hau da, Eusko Legebiltzarreko gehiengoaren eta Espainiako Parlamentuaren gehiengoaren arteko desadostasuna, Euskadiren harremana eta bizikidetasuna Estatuarekiko nola garatu behar den zehazterakoan".

Elkarriren arabera, hori ez da "hain egoera larria, ez du hain konponbide zaila eta ez da hain demokratikoa". Horregaitik, negoziazio mahaia osatzea eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.