Ordiziako euskal jaietako gazta irabazlearen erdia Catalana Occidente aseguru etxeak erosi du, 7.400 euro ordainduta. Urtero gazta txapeldunaren erdia enkantean saltzen da, eta ohitura bilakatu da horren truke dirutza ordaintzea. Iaz, Bilboko Porrue jatetxeak 7.300 euro ordaindu zuen.
Jon Etxeberria zeanuriztarrak irabazi du aurtengo gazta txapelketa. Bigarren saria iazko txapeldunarentzat izan da, Rikardo Remiro Eulateko artzainarentzat; eta hirugarren postua La Lezea arabarrari egokitu zaio. Guztira, 53 gazta aurkeztu dira Ordiziako lehiaketara.
Gaur Ordizian (Gipuzkoa) Euskal jaia ospatzen ari dira, 500. urtez. Gazta lehiaketa izaten da eguneko ekitaldi nagusia. Epaimahaia sukaldari ezagunek osatzen dute urtero. Esaterako, han izan dira Martin Berasategi, Elena Arzak eta Pedro Subijana.
Arratsaldean, berriz, pilota partidak jokatuko dituzte, 17:30etik aurrera. Aizkolariak eta harri-jasotzaileak ere izango dira.