Ertzaintzaren artezilariak Ordizian (Gipuzkoa) Oianguren kalean susmagarritzat jo duten pakete bat ikertzen aritu dira gaur 14:00etatik, PSE-EE alderdiak duen egoitzaren aurrean, bidoi batek susmoa eragin dielako. Alarma faltsua izan da, www.goierrikohitza.info-k jakinarazi duenez, eraikuntzako materiala zeukalako bidoiak; "hauts txuria zuen", udaltzainen arabera.
Hala, ireki dute kalea.
Ordizian PSE-EEren egoitzaren aurreko bidoiak eraikuntzako materiala zeukan
Ertzaintza 14:00etatik aurrera itxi egin du Oianguren kalea, bidoia susmagarria zelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu