Politika

Ordoñezen hilketaren ikerketa berriro irekiko dutela iragarri dute

Donostiako hilerrian omenaldia egin zioten atzo duela 20 urte ETAk hil zuen Gregorio Ordoñez zenari. Bertan iragarri zuen haren arreba eta Covite elkarteko presidente Consuelo Ordoñezek hilketaren ikerketa berriro irekitzea eskatu dutela Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Arantza Quiroga loreak jartzen Ordoñez zenaren hilobian, gaur, Polloeko hilerrian. JUAN HERRERO / EFE
Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko urtarrilaren 25a
16:05
Entzun

Hiru urte dira Gregorio Ordoñezen hilketaren sumarioa itxi zutela, baina haren hilketaren 20. urteurrenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriro auzia ireki egingo duela iragarri dute hainbat hedabidek. Hilketa hura egotzita zigortu zituzten Valentin Lasarte, Juan Ramon Carasatorre eta Xabier Garcia Gaztelu. "Haiek eskuak odolez zikindu zituzten, baina inoiz ez zaie aurpegirik jarri hilketa agindu zutenei", esan zuen atzo Polloeko omenaldian Consuelo Ordoñezek.

Ordoñezen senitartekoak "ETAko ukiezinen" bila joango dela azpimarratu du: "Nire anaia hil zutenean ETAren buruzagi zirenak, Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko eta KASeko kideak".

Omenaldian hartu dute parte EAEko PPko presidente Arantza Quirogak, Jaime Mayor Orejak eta Maria San Gilek, besteak beste. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.