Hona hemen, aurrerapen gisa, Txutxi Ariznabarretaren esan batzuk:
- "Aurtengo Aberri Egunean [apirilak 8] bi gertaera izango ditugu gogoan: Nafarroako konkistaren 500. urteurrena eta Gernikako bonbardaketaren 75.a. Euskal Herriak estatu izaera galdu zuela 500 urte pasatu badira ere, herri honek erakutsi du bizirik dagoela, eta estatu hori berreskuratzeko pauso zehatzak eta eraginkorrak eman nahi dituela. Gernikako bonbardaketak, berriz, erakutsi digu errepresioa eta zapalkuntzaren aurrean herri honek erantzuten jakin izan duela, askatasun egarria bizirik mantendu duela eta hori indartu egin duela".
- "Ordua iritsi da pauso eraginkorrak emateko euskal estatua berreskuratzeko bidean. Pauso eraginkorren hasiera markatuko du Aberri Egunak, mugarri bat jarriko du".
- "Alderdiek urte osoa daukate beren eguna egiteko eta beren diskurtsoak kaleratzeko. Guk uste dugu independentista guztiok elkarturik ospatu behar dugula Aberri Eguna. Apurka-apurka horrantz doa kontua".
- "Sentsibilitate ezberdineko pertsona independentistak elkar lotu eta lobby herritar zabal bat antolatu beharko litzateke aurrera begirako bide horri ekiteko".