EGURALDIA

Orduek aurrera egin ahala, denboralea baretzen doa

Jaurlaritzak eguerdira arte alerta laranja ezarria zuen, eta eguna amaitu bitarterako abisu horia jarri du, elur maila igotzen joango delako.

2013ko martxoaren 14a
18:21
Entzun

Iragarri bezala, eguraldi kaskarra gaur ere. Giro hotza eta ezegonkorra da nagusi, eta atzokoa baino epelagoa bada ere, nekez iritsiko dira termometroak hamar gradutara.

Euria ere botatzen ari da, eta kazkabarra ere egin du hainbat lekutan. Elur maila, berriz, 200-400 metroan kokatu da. Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdira arte alerta laranjari eutsi dio, elurteengatik. Hortik aurrera, abisu horia ezarri du.  Hala ere, gauean berriro 400 edo 500 metrora jaitsiko da elur maila. Bihartik aurrera hasiko da eguraldia hobera egiten.

Errepidean arazo batzuk sortu ditu elurteak gaur goizean. N-1 errepidean Alegian (Gipuzkoa) istripu bat izan da txingorraren eraginez, eta zirkulazio arazoak daude A-8 errepidean, Orio parean. 

15:15 aldera Herrerako eta Leintz Gatzagako mendateak itxita zeuden ibilgailu guztientzat; Nafarroan, Urbasa eta Belaguakoak ere itxita zeuden ordu horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.