Errepideak

Orduko 200 kilometroko abiadura hartzeagatik eta baimenik gabe gidatzeagatik atxilotu dute gidari bat

2008ko urtarrilaren 17a
17:58
Entzun
24 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak herenegun Donemiliagan (Araba), baimenik gabe gidatzea eta 200 km/h abiadura iristea leporatuta.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, asteartean, 12:30 aldera izan zen atxiloketa, N-1 errepidean, Irunerako bidean. Hain zuzen ere, abiadura kontrola zeukan jarrita Ertzaintzak, eta atxilotua 155 km/h-ko abiaduran igaro zen gehienez ere 120km/hirits daitekeen lekuan.

Atzetik segika abiatu ziren ertzainak eta geratzeko agindu zioten. Bide bazterrean geratzeko itxura egin zuen atxilotuak, baina bat-batean ezkerreko bidea hartuta ihesean abiatu zen. Berriro ere errepidera irten zen une horretan beste ibilgailu batzuk arriskuan jarri zituen Ertzaintzaren arabera. Ertzaintza atzetik zuela 14 bat kilometro egin zituen, 200 km/h-ko abiaduran.

Halako batean, ordea, trafikoa ugaritu zela-eta abiadura moteldu beharrean izan zuen, eta gerarazi eta errepide bazterrera eramateko modua aurkitu zuten ertzainek. Atxilotuta eraman zuten, baina salaketa jarri ondoren, aske utzi zuten auzibidea haste4n den bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.