Gaurtik aurrera, ordurik eskatu gabe txertoa hartu ahal izango dute herritarrek Katalunian, abuztu osoan, 16:00etatik 20:00etara. Generalitateko Osasun Sailak aukera ematea erabaki du, oporretan txertatzeko orduak askoz gutxiago direla ikusita.
Bigarren dosia jasotzeko ere aukera edukiko dute ordurik gabeko herritarrek. Katalunian 12 urtetik gorakoek dute orain txertoa hartzeko aukera.
Azken bi asteotan asko jaitsi dira txertatzeko eskaerak, Kataluniako Osasun Sailak esan duenez. Horrez gain, handitu egin da ordua eduki arren aurkeztu ez den jendearen kopurua.
Sailaren arabera, neurriak erraztu egingo du ikasturtearen hasiera irailean ahalik eta txerto kopururik handienarekin hastea.
Balearretan (Herrialde Katalanak) ere neurri bera dago indarrean gaurtik aurrera.
Valentzian (Herrialde Katalanak), «beste aukera bat» emango diete txertatzeko ordura joan ez direnei. Horiek SMS mezu bat jasoko dute ostegunean sakelakoan, beste ordu bat hartzeko.