Organikoarekin konposta egingo dute Tolosaldeko hamabost herritan

Hondakin organikoak, beste norabait eraman beharrean, herrian bertan kudeatuko dituzte Tolosaldean

Tolosaldeko herrietako hautetsien agerraldia, atzo, Gipuzkoako Batzar Nagusietan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Hondakin organikoak herrian bertan kudeatuko dituztela jakinarazi dute Tolosaldeko hamabost herrik. Biztanle gutxiko herriak dira, eta hitzeman dute kanpora eraman gabe egingo dutela konposta herrian. Egungo sistema ez da eraginkorra, herri horietako hautetsien iritzian, eta beste eredu baterako urratsa egin nahi dute. «Ez dugu eskubiderik beste herri bati irentsarazteko gure zaborra», esan dute. Pixkanaka hasiko dira sistema jartzen.

Honako herrietan hasiko dira konposta egiten Tolosaldean: Adunan, Albizturren, Altzon, Amezketan, Asteasun, Baliarrainen, Berastegin, Berrobin, Elduainen, Gaztelun, Ikaztegietan, Leaburun, Lizartzan, Orendainen eta Orexan. Herriaren arabera, modu batera edo bestera egingo dute hondakinen konposta.

«Irrikan» daude eredu berriarekin hasteko, hamabost herrietako hautetsien esanetan. «Gauzak ondo egin nahi ditugu». Eredutzat hartzeko eskatu diete gainerako herriei, handiagoei. «Zero zaborreko herri eredugarriak izango gara, lehenak, baina ziur gaude atzetik gehiago etorriko direla, beste alternatibarik ez baitago». Gipuzkoa «zero zaborreko lurraldea» izan dadin, gisa bereko erabakiak hartzeko eskatu diete beste herrietako biztanleei. «Elkarlana zer den badakigu, eta dei egiten diegu, denon artean urratsak egin ditzagun».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.