euskal herria

Oria ibaian topatu dute ustez Lasarte-Oriako hilketan erabilitako arma

Hildakoaren ilobak deklaratu ondoren aurkitu dute arma. Jose Antonio Telleria larunbatean agertu zen hilda, buruan tiroa joa zuela.

2012ko apirilaren 10a
11:17
Entzun

Ertzaintzak Oria ibaian aurkitu zuen atzo ustez Lasarte-Orian (Gipuzkoa) izandako hilketan erabilitako arma. Jose Antonio Telleriaren hilketaren harira herenegun atxilotutako bi gizonetatik bat preso dago oraindik eta bestea aske utzi dute. Atxilotuta dagoena haren iloba da eta haren deklarazioaren ondotik topatu dute arma. Datozen orduetan epailearen aurretik pasako da.

Buruan tiroa joa zuela aurkitu zuten Telleria larunbatean, ohean. Ertzaintzak ilobari leporatu dio hilketa. Ilobak 24 urte ditu, Usurbilgoa da, eta bertan atxilotu zuten, igande goizean. Ertzaintzak uste du ilobak eskopeta batekin hil zuela osaba.

Aske utzi duten gizona, berriz, familiako ezaguna eta baserriko morroia da, 50 urtekoa. Berak aurkitu zuen hilotza, eta berak eman zien abisua larrialdi zerbitzuei. Ertzaintzak preso hartu zuen larunbat gauean, deklarazioa hartu ostean, eta herenegun askatu egin zuten; hilketarekin zerikusirik ez duela zehaztu du Ertzaintzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.