Emakumeen aurkako indarkeria

Orioko gizonezko bat atxilotu dute Donostian, bikotekidea jotzea egotzita

58 urteko gizonezko bat, Orioko (Gipuzkoa) bizilaguna, atxilotu dute bart Donostian, emaztea jo duelakoan. Kalean eraso bide dio andrazkoari, eta Donostia Ospitalean artatu behar izan dute.

2006ko maiatzaren 2a
12:03
Entzun
Jaurlaritzako Herrizango Sailak emandako azalpenen arabera,Anoetako pasealekuan gizonezko bat andrazko bat jotzen ari zela ohartaraziz dei bat jaso dute 00:20 aldera. Patruila bat hara joan da, eta jardin batzuen ondoan emakumezko bat aurkitu dute lurrean, besoetan eta zangoetan zauriak zituela. Zenbait lekukok agertu diete ertzainei gizonezko batek gogor astindu duela, eta lurrera bota ondoren jotzen jarraitu duela. Donostiako Ospitalera eraman dute emakumezkoa, arta dezaten.

Erasotzailea bikotekidea zuela agertu du andre horrek, eta atxilotu egin dute ertzainek. Emaztearekin eztabaida izan duela onartu du ustezko erasotzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.