Oriori Espainiako bandera jartzeko agindu dio epaitegi batek

2013ko otsailaren 27a
11:18
Entzun

Donostiako epaitegi batek ebatzi du Oriok (Gipuzkoa) Espainiako bandera jarri beharko duela udaletxearen kanpoaldean, baita bilera aretoan ere. Efe agentziak eman du berria gaur.

2012ko maiatzean eskatu zioten udalari bandera jartzeko, eta orduan udaleko ordezkariek azaldu zuten euren asmoa ez zela "legedia urratzea", eta hasi zituztela hori jartzeko tramiteak.

Dena den, epaileak dio banderak hilaren 19an jarri gabe jarraitzen zuela, agindu ziotenetik zortzi hilabete baino gehiago igaro badira ere.

Oriok erabakiari helegitea jar diezaioke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.