euskal herria

Orkoienen etxe-kaleratze bat bertan behera uztea lortu du M-15 mugimenduak

Etxetik bota nahi duten erretiratu bikoteari 35.000 euroko zorra geratzen zaio BBVA bankuari ordaintzeko.

2011ko uztailaren 4a
15:13
Entzun

Gaur goizean Orkoienen (Nafarraoa) etxe-kaleratze bat bertan behera uztea lortu du M-15 mugimenduak. Atzo zabaldu zuen deialdia Iruñeko elkarte horrek sare sozialetan, eta 09:30ean zuten zita jarrita. Ordu horretan, bankuarekin zuten zorra kitatu ezin izateagatik, etxea uzteko agindua zuen Aldaia kalean bizi den erretiratu bikote batek.

Goizean, ordea, epaitegiko idazkaria agindua betearaztera joan denean 50 pertsonak kaleratzea oztopatzen ari ziren. Modu horretan kaleratzea bertan behera utzi dute eta erretiratu bikoteak zorra berriro negoziatzeko denbora gehiago izatea lortu dute. 35.000 euro zor dio bikoteak BBVA bankuari hipoteka kentzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.