Orkoiengo biomasa errausteko plantari helegiteak jarri dizkiote

2012ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Sustrai Erakuntza Fundazioak helegitea aurkeztu dio Orkoiengo biomasa zentralari. Atzo eman zuten helegitearen berri, Orkoienen bertan (Nafarroa); zentralaren aurkako helegiteak jarri nahi dituztenek adierazi zuten fundazioaren argudioak aztertu eta erabil ditzaketela. Maiatzaren 15ean bukatuko da proiektuari helegiteak aurkezteko epea.

Urtean 108.000 tona biomasa erre nahi ditu zentralak, eta, Sustrai Erakuntza Fundazioko kideen ustez, hori ez da biomasa hondakinak aprobetxatzea. Salaketan, besteak beste, adierazi dute plantaren errendimendua gaizki kalkulatu dela, isuri kutsakorren kalkuluak ez direla egokiak eta Aratzuri herria 500 metro baino gutxiagora dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.