Orkoiengo (Nafarroa) biomasa errausketa plantaren proiektua behin betiko artxibatuko duen idazkiaren berri izan du gaur goizean Orkoein Osasuntsu plataformak. Naforensak ez du aurkeztu Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak eskatzen zion galdararen potentzia eta isurpen toxikoen inguruko daturik. Erabakiarekin "pozik" agertu da Orkoien Osasuntsu: "Hasieratik aldarrikatu izan duguna berretsi da erabakiarekin. Hots, proiektuak ez zuela legedia betetzen eta Orkoiengo herriarentzako kaltegarria zela". Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren ebazpen osoa aztertu eta gero, balorazio "sakonagoa" egingo du plataformak.
Euskal Herria
Orkoiengo errauste plantaren proiektua artxibatu dute
Orkoien Osasuntsu plataforma "pozik" azaldu da, erabakiak arrazoia eman diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu