Orkoiengo (Nafarroa) Proceso de Plasticos Integrados Propisa enpresaren lantegia kiskali egin du bart sute batek. 23:30 aldera piztu da sutea, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, eta lantegian plastikozko gaiak ekoizten dituztenenez, berehala zabaldu dira garrak pabilioi guztira.
Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, plastikoa oso sugarria denez, lehen momentuan suhiltzaileek eta foruzainek ezin izan dute gauza handirik egin sua lantegi guztira zabal zedin eragozteko. Hala ere, 02:40 ingururako menpean hartuta zuten.
Kaslte materialak handiak dira, baina inor ez da zauritu. 40 bat lagunek lan egiten dute 1987an sortutako Propisan, eta ekoitzitakoa gordetzeko biltegirik gabe dauden arren, gaur bertan lanean jarraitu dute. Volkswagenen hornitzaileetako bat da.
Sutea
Orkoiengo Propisa plastiko enpresa kiskali du suak
Inor ez da zauritu, baina kalte materialak handiak dira. 40 bat langile aritzen dira, eta gaur bertan lanean jarraitu ahal izan dute. Volkswagenen hornitzaileetako bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu