Lehergailu biak ia aldi berean zartatu ziren, goizeko ordubi eta erdiak aldera, eta ateak eta leihoak kaltetu zituzten enpresa bietan. Inork ez zuen bonbei buruzko abisurik eman. Bi lehergailuak oso antzekoak zirela nabarmendu du Herrizaingo Sailak.
Atzo Confebask patronalak gogor gaitzetsi zituen bi eraso horiek.
Atentatuak
Ormaiztegin eta Usurbilen eztanda egindako lehergailuek launa kilo kloratita zituzten
Igande goizaldean Ormaiztegiko eta Usurbilgo enpresa banatan zartarazi zituzten lehergailuetako bakoitza 4 kilo kloratitak osatzen zuen, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Halaber, tenporizadoreak zituzten bi lehergailuek. Herrizaingo Sailak ETAri egotzi dizkio atentatu biak. Kalte material txikiak baino ez zituzten eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu