Gaur goizean aurkeztu dute Bilbon Oroimenaren autobusa. Mikel Rueda zinema zuzendariak, Egoitz Rodriguez autobusaren zuzendariak, Maria Gonzalez Gorosarri No lloreis, lo que teneis que hacer es no olvidarnos liburuaren egileak eta Luis Fuentes Lau Haizetara Gogoan plataformako kideak jakinarazi dutenez, bihar bertan hasiko du autobusak bere bidea. Hasiera batean Mutrikun (Gipuzkoa) hastekoak ziren, baina Ondarroan egingo dute azkenean (Bizkaia), Kafe Antzokian.
Oroimenaren autobusak Euskal Herriko herriak zeharkatuko ditu, eta horietan memoria historikoaren berreskuratzearekin zerikusia duten ekitaldiak egingo dituzte. Biharkoa, zehazki, kartzeletan bizi izan ziren haurren inguruko hitzaldia izango da. Gainera, herri horietako bakoitzean hil zituztenen izenak jasoko ditu autobusak, eta autobusaren kanpoaldean jarriko dituzten izarretan idatziko dituzte guztiak.
Mutrikuko Saturrarango kartzelan 60 hau hil ziren kartzelan, eta horiek izango dira biharko ekitaldian autobusean paratuko dituzten lehenak. Hurrengo geldialdia, Hernanin egingo du (Gipuzkoa), igandean. Ondoren, Arrasate eta Aretxabaleta, Bilbon, Irun, Gasteiz, Sestao, Iruñea, Durango, Sartaguda, Legazpi, Elgoibar eta Gernikan ere izango da.
Memoria historikoa
Oroimenaren autobusak bihar hasiko du bere bidea, Ondarroan
Herri bakoitzean memoria historikoarekin zerikusia duen ekitaldia egingo dute, eta herri horretan hildakoen izenak jasoko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu