Oroimenaren Institutuaren gakoak

2012ko ekainaren 8a
00:00
Entzun

EZAUGARRIAK

Helburuak. Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren helburua da, batetik, balio etiko eta printzipio politikoei buruzko politika publikoen diseinuan parte hartzea. Bestetik, «gure herrian hamarkadetan garatutako askatasunaren defentsa eta demokraziaren garapen prozesua» ezagutu, ulertu eta kontzientzia izateko, balore politiko eta sozialak gogoraraztea, iraunkorki. Hirugarrenik, «elkarbizitza demokratikoa oinarritzen den printzipio eta baloreen defentsan biktimen memoriaren ondarea gorde, garatu eta zabaltzea». Laugarrenik, «giza eskubideen eta bakearen balioen defentsa eta zabalkundea».

Funtzioak. Helburu horiek lortzeko politika publikoak koordinatzea. Horrez gain, bere egitekoak izango dira oroitzapen ospakizunak, kontserbazioa, ikertzea, formazioa, parte hartzea eta zabalkundea, integrazioa eta kontsulta.

OSAKETA

Gobernu organoak. Lehendakari bat eta zuzendaritza talde bat izango ditu. Lehendakaria Gobernu Kontseiluak aukeratuko du, eta Gobernuko kide bat izango da. Zuzendaritza taldean lehendakariaz gain beste 27 lagun egongo dira. Haietako 14 EAEko Administrazio publikoaren ordezkariak izango dira; lau, osoko bilkuran aukeratutako legebiltzarkideak; beste hiru, diputazio bakoitzeko bat; beste hiru, herrietako udaletako ordezkariak; eta gainerako hirurak, Legebiltzarrak izendatutako aditu independenteak.

Martxan jartzea. Legea onartu eta beranduenez sei hilabetera hasi beharko du bidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.