«Oroitza, egia eta aitorpena» eskatu ditu EAJk
EAJren iritzian, Gernikan gertatutakoaren «oroitza, egia eta aitorpena» behar-beharrezkoak dira. Gernikako bonbardaketa eta atzetik etorri zirenak zigorgabetasunez egin zirela salatu du: «Hondamena eta heriotza manipulazio eta gezurrarekin estali nahi izan zituzten», salatu dute: «Egia ezkutatzen saiatu ziren». Bonbardaketa bizi izan zutenek eta «gezurra eta isiltasuna» bizi izan dituzten ondorengo belaunaldiek oroitza, egia eta aitorpena behar dituzte, EAJren irudiko, «iragana gainditzeko eta bake eta elkartasunezko etorkizun berria bizitzeko bide bakarra delako». Euskal lurra biztanleria zibilaren kontrako «neurri gabeko sarraski eta ankerkeria» sufritzen aurrena izan zela gogorarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu