Irudia. Orreaga
ORREAGAKO BATAILA GOGORATUZ
Orreagako batailaren 1233. urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi egin dituzte asteburu osoan. Baina atzoko ekitaldia izan zen nagusiena. Eguerdiarekin batera gogoratu zuten bataila Orreagan. Horrez gain, Ibañetako mendatean beste ekitaldi bat egin zen. Bertan, txalapartariek eta bertsolariek beren saioak egin zituzten, eta Etxebarrengoa elkarteko kide batek agiri bat irakurri zuen. Era berean, herri bazkaria ere egin zuten Garralda herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu