Goizean ekin zieten erromesa bilatzeko lanei. Donejakue bidea egiten ari zen, eta herenegun gauetik zegoen galduta. Luzaide eta Orreaga artean aritu ziren hasiera batean haren bila, baina arratsaldean Mañeru inguruetan hasi ziren, astelehenean larrialdi zerbitzuetara egindako deia hango hedagailutik atera baitzen. Azkenean, ordea, arratsaldean Orreagan agertu zen, nondik ibili zen ez zekiela. Onik zegoen, eta medikuen beharrik ez zuela esan zuen. Nafarroako Gobernuak argitu du ez dela ezohikoa dei bat leku batean egitea eta urrutiago dagoen hedagailu batetik ateratzea seinalea.
Astelehen arratsaldean, erromesak berak deitu zuen larrialdi zerbitzuetara, galdu egin zela esateko. Nekatuta eta zorabiatuta zegoela esan zuen. Telefono dei hori jaso eta gero, larrialdi zerbitzukoek ezin izan zuten harekin harremanetan jarri. Galestarra dela zabaldu dute zenbait hedabidek.