Orreagan izan zen atzo UPN eta PPren koalizioa. Bertan, Carlos Salvador Nafarroako zerrendaburuak nafarrei eskatu zien koalizioaren alde bozkatzeko, «orain arte gobernuan direnak ez direlako gai izan arazoak konpontzeko». Salvadorren irudiko, kanpainan koalizioak ekimenak aurkezteari ekin dio, eta gainontzeko alderdiek, berriz, kritikak baino ez dituzte egin.
Era berean, Salvadorrek azpimarratu du koalizioak foru erregimena defendituko duela eta Nafarroak Espainian jarraitzearen alde egingo duela Kongresuan zein Senatuan.
Orreagan UPNk eta PPk iragarri dute foru erregimenaren ahotsa direla
Salvadorren iritziz, eurek neurriak aurkeztu dituzte, eta beste indarrek kritikatu besterik ez dute egin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu