«Ortodoxia estalinistan oinarritutako eredua» egotzi dio EAJk Bilduri

2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Egitasmo politikoak «errespetuz» eraiki behar direla adierazi zuen atzo Iñigo Urkulluk, «herritarren borondatetik». EAJko buruaren ustez, ordea, guztiz kontrakoa egiten ari da Bildu: «Gu, Euskadin, ikusten ari gara zer gertatzen den inposaketaren bidea hartzen saiatzen direnean, ortodoxia estalinistan oinarritutako ereduak inposatzean. Ortodoxiaz ezin da gobernatu, ezta herri ireki, garatu, solidario eta etorkizuneko bat eraiki ere». Koalizioaren gobernuekin hori gertatzen ari dela nabarmendu ostean, mezua bidali zion: «Jakintsuek hutsak zuzentzen dituzte; okerretan betikotzea inposaketaren eta porrotaren sinonimo da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.