ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Ortuzar, Eskoziako galdeketaz: "Metodo hori da guretzat nahi duguna"

EAJko EBBko buruak esan duenez, EAJk ez du "arinago" jardungo Eskoziako independentzia erreferendumean baietzak irabaziz gero, ezta "balazta jarriko" ere ezetza nagusitzen bada.

Andoni Ortuzar, abuztuaren 29an, Zarautzen. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 6a
02:04
Entzun

Eskoziako indepdentziari buruzko erreferenduma "zeddarri" izango da nolanahi ere, Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidentearen arabera: "Ariketa demokratiko bat izango da herri batek bere etorkizuna erabaki dezan. Horregatik esan dugu eskoziarrek jadanik irabazi egin dutela: ‘baietzak‘ irabazi zein ‘ezetzak‘ irabazi, eskoziar herriak irabazi egin duelako".

Ortuzar Eskozian izango da erreferendumaren egunean —hilaren 18an—. 16tik 19ra izango da bertan, eta alderdi ugarirekin batzartuko da; tartean, SNPrekin: "Benetan sinesten dugu irakasbide ona izango dela Euskadiren etorkizunera begira”.

Europa Press agentziak eginiko elkarrizketa batean, Erresuma Batuak eta Espainiak prozesu subiranisten aurrean izandako jarrerak alderatu ditu. Eskoziako prozesua "demokratikoa" izango dela uste du, bi gobernuek "ados jartzen jakin" izan dutelako; Kataluniako aldarrien aurrean, ordea, Espainiak "entzugor" egiten duela kritikatu du.

Eskoziako eta Kataluniako prozesuak errespetatu arren, EAJk "euskal bidea" defendatzen duela nabarmendu du Ortuzarrek. Horrela, ohartarazi du "Euskadin etapak markatuta” daudela autogobernu lantaldearen inguruko eztabaidarekin, eta "oinarrizko testua" adostu beharko dela erakundeetan berretsia izan dadin. Geroago "Madrilekin adostea" saiatuko da "erabakitzeko eskubidea gauzatzea" baimendua izan dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.