politika

Ortuzar: "PSEk EAJrekiko harremanak dinamitatu egin ditu"

EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak uste du Jaurlaritza "dagoeneko lurrera erori" dela, eta hauteskundeak urrian edo azaroan egitearen alde agertu da.

2012ko maiatzaren 24a
12:40
Entzun

Ortuzar: "PSEk EAJrekiko harremanak dinamitatu egin ditu"

Andoni Ortuzar EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gaur goizean Radio Euskadin emandako elkarrizketan salatu du PSE-EEk EAJrekiko harremanak "dinamitatu" egin dituela azken hiru urteetan, "agintera heltzeagatik".

Ortuzarrek uste du Eusko Jaurlaritza "dagoeneko lurrera erori" egin dela. PP-PSE-EE ituna hizpide hartuz, Ortuzarrek esan du Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakaria "tematuta" badago ere, "astuntasunaren legea astuntasunaren legea" dela, eta amaitutzat eman du PSE-EEren agintaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.