Ortuzarrek dio lehen sektorea modernizatu behar dela

2012ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Lehen sektoreak lehiakorragoa izan behar duela eta komertzio estrategia berrietara egokitu behar duela uste du EAJko Bizkaiko zerrendaburu Andoni Ortuzarrek. «Horretarako, beharrezkoa da gure sektore tradizionalena modernizatu eta berritzea», erantsi du. OrtuzarIurretan izan da (Bizkaia), ganadu haztegi batean, eta bertan azaldu ditu lehen sektoreari begirako EAJren proposamenak: elikagaien produkzio sektorea indartzea, lehen sektoreko enpresak sustatzea, belaunaldi arteko txandakatzea bultzatzea, nekazaritzari ikuspegi integrala ematea, eta arrantza eta akuikultura sektoreak garatzea, besteak beste. «Lehen sektorea oinarrizko balioa da Euskadin», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.