Azken egunetan jakin da Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusia EAJren Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidentegai izateko proposatu dutela Bizkaiko afiliatu jeltzaleek, eta gaur jakin da beste batzuek Elixabete Piñol proposatu dutela. Bien hautagaitzek lortu dute gutxienez beharrezkoa den sinadura kopurua: ehun.
Iñigo Urkullu da gaur egun BBBren lehendakaria, baina Euzkadi Buru Batzarraren lehendakaritza hartuko du asteburu honetan, Josu Jon Imazen partez. Ortuzar Urkulluren ildokoa da. Piñol, berriz, Egibarren ildokoa.
Atzo hasi zuten EAJren lurralde zuzendaritzak berritzeko prozesua. Abenduaren 5a arte herri batzarrek hautagaiak aurkezteko aukera dute. Abenduaren 14a eta 30a bitartean bigarren itzulia egingo dute. Urtarrilaren 11n bukatuko dute lurraldeetako prozesua.
Arabako eta Nafarroako presidenteak -Iñaki Gerenabarrena eta Jose Anjel Agirrebengoa- berriro aurkeztekoak direla adierazi dute EAJren iturriek, baina Gipuzkoako presidente Joseba Egibarren eta Ipar Euskal Herriko Ramuntxo Camblongen asmoen berririk ez dute eman.
Politika
Ortuzarrez gain, Elixabete Piñol ere proposatu dute EAJren BBBren lehendakarigai izateko
Joseba Egibarren ildokoa da. Atzo hasi zuten lurralde zuzendaritzak berritzeko prozesua, eta urtarrilaren 11n bukatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu