Osakidetza listuaren bidezko testak egiten hasiko da

SARS-CoV-2 birusa atzematen «fidagarritasun handia» duen proba dela esan du Gotzone Sagarduik. Besteak beste, ahotik eta sudurretik laginak hartzeko zailtasunak dituztenekin erabiliko dute testa, baita baheketa batzuetan ere.

Ume bat listuaren bidezko testa egiten. STEPHANE DE SAKUTIN /EFE
edurne begiristain
2021eko maiatzaren 5a
14:35
Entzun

SARS-CoV-2 birusa modu azkar eta sinplean atzemateko teknika berri bat erabiltzen hasiko da Osakidetza: listuaren bidezko testak. Hala jakinarazi berri du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Eusko Legebiltzarrean egin duen agerraldian. Azaldu du listuaren bidez egingo diren testak egun Osakidetzak egiten dituen PCR eta antigeno proben osagarri izango direla, eta, besteak beste, ahotik eta sudurretik laginak hartzeko zailtasunak dituztenekin eta baheketa batzuetan erabiliko dituzte.

Sagarduik azaldu du Osakidetzak test horiek ontzat jo dituela, birusa atzemateko «oso fidagarriak» direlako; zehazki, %90eko fidagarritasuna daukate. Listuaren bidezko testak sudurretik eta ahotik egiten direnak baino «erosoagoak» dira. Kasu horretan, pazienteak ontzi batean tu egitea besterik ez du, sudurretik eta ahotik zotzik sartu behar izan gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.