OSAKIDETZA

Osakidetza zigortu du EAEko Auzitegi Nagusiak, gaixo baten heriotzagatik

2010ekoa da kasua, Gurutzetako ospitalean gertatua. Gaixoaren Defendatzaileak eman du albistearen berri: administrazioarekiko auzietako salak familiak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa onartu du, aurretik Gasteizko Epaitegiak emandako epaia baliogabetuz.

Gurutzetako ospitalea, artxiboko irudian. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 5a
09:00
Entzun

Behazuneko endoskopia bat egin ostean, infekzioa hedatuta hil zen 79 urteko gizona. Gaixoaren Defendatzailea izan da kasua epaitegietara eraman duena. Horren arabera, 2010eko ekainean Gurutzetako larrialdi zerbitzuetara joan zen gizona, eta behazun-kolikoa diagnostikatuta, alta eman zioten. Hilabete beranduago itzuli egin zen gaixoa, bide biliarra buxatuta. Mediku irizpide orokorren aurka, ez zioten antibiotikorik eman endoskopia proba egin aurretik: proba egin ostean, infekzioa gaixoaren gorputzean hedatu eta xok septikoa eragin zion, eta, horrenbestez, heriotza.

Azken endoskopia egin aurretik antibiotikorik eman ez izanagatik onartu du EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako Salak familiak aurkeztutako errekurtso-apelazioa. Hala, Osakidetza zigortu du, eta familiari kalte-ordaina eman beharko dio. Ez du halakorik eskatu familiak, baina hala ebatzi du 2010ean indarrean zen Seguru Kontratuaren Legea oinarri hartuta; gaur egun arteko eguneraketa ere gehitu beharko zaio kopuru horri. Gaixoaren Defendatzailearen arabera, 100.000 euro inguru ordaindu beharko ditu Osakidetzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.