Osakidetzak 124.000 euro ordaindu beharko dizkie bihotzekoak jota hil zen gizonezko baten hiru seme-alabei. Gizonezkoari ez zioten gaixotasuna diagnostikatu, hil baino hiru aste lehenagotik medikutara hainbat alditan joan bazen ere. Bular aldeko mina, besaurreetan erresumin sentsazioa eta gorakoa zituen sintoma gisa.
Gasteizko epaitegiko sententziaren arabera, "diagnostiko akatsa" gertatu zen, eta horrek eragin zuen gizonaren bihotzaren "egoera kaltetzea eta okerrera jotzea". Egoera horren aurrean, "elektrokardiograma bat egitea besterik ez zegoen", epaiaren arabera, eta "ez da ulertzen nolatan ez zioten egin".
Juan Ramon Z.LI. Bilbokoa zen eta 46 urte zituen. 2007ko maiatzaren 8an zendu zen.